Administra tu Blog

Crea tu Blog Gratis

Estroputz egiten (eta lau)

kontari @ 10:21

Denek dakizuen bezala, sexu harremanek komunikazioaren ateak irekitzen dituzte. Baita Oz Munduko bidean iblitzeko gogoak ere. Hala igaro genuen udazkena, txotxolo aurpegiaren maskara itsatsita, gure harreman hurbilak gero eta urrutiago eramaten. Gure eskuak anai-arreba siamdarrak bezala goizean eta gauean itsatsiz.

Baina espero ez genuen eguna iritsi zen, eta nire txalupan hain alai igarotzen ari zen Itsasoak atzerrira joateko aukera izan zuen. Bere erasmus bekak Finlandiara eramango zuen urte osoz. Eta bagenekien hori gure amaigabeko amodioa erabat zatikatu behar zuela.

Azken egunak arraroak izan ziren, niretzat berria zen alaitasuna ezaguna neukan tristurarekin bat eginez. Ohiko moduan, aurrean nuen aurpegia ez zuen ezta momentu batean ere bere baikortasuna galdu.

Abenduaren hasieran Louira joan ginen abioia hartzera. Egun zatarra zen, bidaiatzeko eta agurra esateko. Baina beti dira egun gogorrak. Agurtzeko momentuan, negarrak nire aurpegia erabat bustita utzi zutenean, baimen berezia eskatu nion aireportuko poliziari, nire neskatilarekin hegazkinaren barrura joateko.

Erantzuna baiezkoa izan zen, eta lurreratze pista zeharkatu genuen gure pasioa agurtzeko bidean. Eskaileretara iristerakoan hamaika aldiz errepikatu nuen prozesua berriz egin nuen: Itsasoren gurpil-aurpegiari buelta eman, eta pixkanaka mailak igotzen joan.

Bidearen “Clon” soinu bakoitzak nire bihotzaren pusketa zaramatzan Finlandiara malko artean. Bere aulkitik hartu nuenean abioi-eserlekuan uzteko azken aldiz ikusi nuen maindire artean lehen aldiz sentitu nuen lurrikara, amodiozko begirada hura.

Urtea bukatu arte segunduak urteak egin ziren, egunak hamarkadak eta asteak bizitza osoak. Gogorra izaten zen eza, baina gogorragoak postaz edo telefonoz hitz egitea. Hiltzeko bidean dagoen preso bat bezala sentitzen nintzen, inoiz berriro ikusiko ez nituen nire egun libreetako askatasunari negar eginez. Eta horrela iritsi zen urtea pasatzeko momentua nire etxera.

Sukaldeko mahaian eserita, bakarrik, urteberriko mahatsak jaten. Hantxe nengoen ni, agurtzen ari zen urtearen hilabeteak errepasatzen ahoratze bakoitzean, tristuraz.

[euskeraz ikasten ari den idazle honen testuak akatsak ikusten badituzu, esan bildurrik gabe harremanateko formularioa erabiliz]

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>