Administra tu Blog

Crea tu Blog Gratis

Estroputz egiten (hiru)

kontari @ 13:25

Seinaleak ikusteko bonba nuklear baten argia behar duen gizon batek ere nahiko argi ikus dezake zeintzuk izango ziren hurrengo pausuak. Motxila lurrean utziz, pixkanaka gerturatu nintzen, gurasoen faltak ematen zuen lasaitasunak eta barruan neukan urduritasunak bata bestearen aurka eginez behin eta berriz, plaka tektonikoak bezala.

Hanka bere gorputzaren gainetik pasa ondoren bere gainean eserita geratu nintzen, eskuak sorbalda gainean jarriz. Masajista baino gehiago Parkinsonen gaixotasuna daukan gizona baten tankera neukan, atzamarrak buruaren urduritasunaren isla ziren eta.

Momentua dastatzea izan zen idatzi gabeko iparra. Ahoa zisne-lepora gerturatu nuen, hasieran haize eztia botaz. Nire arnasketa somatzea nahi nuen, eta nik bere dardara.

Pixkanaka musuak han eta hemen agertu ziren, lepo ondoan, besaburuan, belarrietan. Azken puntu honetan bereziki guztatzen zitzaizkion Izarori, han entzundako arnasa erdi moztuari kasu egiten badiogu.

Gure eskuek bat egin zuten, eta oheko goiko aldean lotuta egongo balira bezala utzi genituen. Nire ezpainetako listuak sorbaldan marrazkiak egiten zituen presarik gabe, poro guztiak ondo hidratatuz, esku batekin gorputzaren ingerada marraztuz gora eta behera, eskubiko eta ezkerreko siluetan.

Bere gozamenaren ahotsak nirea areagotzen zuen, eta bi eskurekin lagunduta bere gorputzari buelta eman nion. Hantxe zeuden amestutako begiak, betiko alegrantzia, baita inoiz ez ikusitako altxor ederrak ere. Nola dakidan altxorrak zirela? Olimpiar jokoetako irabazleak egiten duten bezala, nire ahoarekin (mingaina, hobe esanda) egiaztatu nituelako…

Aurpegia bi eskurekin hartuz, nire aurpegia hurbildu nuen, ahoa pare parean jarriz eta ertzak milimetro gutxiko distantzian jarriz. Hasieran bata bestaren gainean jarri nituen soilik, kanpoko aldeak bata bestearekin ukituz. Lehen musua, begi haiek ikusiz, gorputz biluzi bat aurrean edukiz, eskuak aurpegiko leuntasuna dastatuz, inoiz ahaztuko ez dudan momentua bihurtu zen.

Eskuak gora eta behera zihoazen, bera han etzanda eta geldirik zegoen bitartean. Musuak, ordea, bere enborra utzi gabe ibiltzen ziren: Batzuetan mendi konkorretan, belardi atseginak zeharkatuz besteetan, beti bere gorputzaren formak nahiko nabarietan ibiliz. Onduantxe hasi nintzen bere deabruen hitzak entzuten.

Iraganeko Inkisizioak entzungo balitu, gure Izaro laster egongo zen suan San Juan bezpera izan gabe ere. Dardarak ez zuen asko dirau, baina benetako lurrikara izan zen gu biontzat. Amaitzerakoan, ohean etzanda geundela bata bestearen aurrean, bere begiek beste alde berria eskaini zidaten: amodioaren aldea.

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>