Administra tu Blog

Crea tu Blog Gratis

Estroputz egiten (bi)

kontari @ 12:35

Udako egunak, eguzkiz beterikoak, alaitsuagoak izan ziren. Hondartza parean zegoen tabernan berarekin topo egin nuen askotan. Gaueko txandetan, gainera, nire lekutik gertu zegoen gehienetan, eta Uztaila bukatzear zegoenean (arriskua dut gogoko) bere izena jakin nuen: Izaro. Nire urteko itxaropena.

Gure solasaldiak gero eta luzeagoak ziren. Bizitza gogorra eduki ondoren (nirea ume baten kasketa zen konparaketan) alaitasuna ipar gisa hartzea erabaki zuen. Eguneroko oztopoak batzutan larriki gaindituz, baina bizitzari eta inguruan ibiltzen zen guztiari eskerrak emanez. Uda bukaeran inguru horren barnean nengoela esan dezakegu. Baita Izaroren barnean ere, bihotzaren ateei joka.

San Agustineko festetako gauean izan zen gure lehendabiziko musua. Eta lehendabiziz maindire artean egon behar genuen eguna igarotzeko ez ziren santu asko pasa egutegian.

Bere gurasoak Frantziara joan ziren asteburua pasatzera. Bere etxetik pasatzeko beharra, hondartzara joateko arropaz aldatu beharra, izan zen aitzakia. Horretarako komuna erabili behar nuen, Superman baldar bat bezala, bainujantzia janzteko. Etxeko txirrina jo orduko txaleteko kanpoko atea irekita zegoen. Blai negoen, korrika iritsi nintzen eta. Baina ez zen hori gehien izerditzen ninduen gauza.

Etxeko atea ireki ondoren, komuna non zegoen galdetu baino lehen, goiko aldetik ahots ezaguna entzun nuen “Kaixo, mutil. Goiz habil. Oraindik erdi lotan nago, baina laister egongo naiz prest. Komuna goiko aldean dago. Igo eta hirugarren atea da ezkerreta hartuz”.

Xehetasun zehatzak, baino osatugabeak. Komunerako bidean bere gelako sarrera bigarren atea zen, ezkerretara hartuz. Eta esan genezake, han ikusi nuena ikusi eta gero, Izarok denbora pila beharko zuela kalera ateratzeko prest egoteko.

Egun ooooon, pasa lasai nire gelara”, esan zuen bere etengabeko alaitasunarekin. Bai, lasai, letxes. Orain, ohean etzanda erdi biluzik, gorputzaren aurreko aldea koltxoiaren gainean jarriz eta bururdia bi besoekin inguratuz, bere begien edertasunaren sentsualitate aldea lehendabiziko aldiz ikusi genituen nik eta gorputzeko beste gorakor gorputz-adarrek.

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>