Administra tu Blog

Crea tu Blog Gratis

Estroputz egiten (bat)

kontari @ 13:19

Sukaldeko mahaian eserita, bakarrik, urteberriko mahatsak jaten. Hantxe negoen ni, agurtzen ari zen urtearen hilabeteak errepasatzen ahoratze bakoitzean, tristuraz.

Gaua etxean pasatzeko asmoa neukan, gaur egungo kateetan iraganeko mendeetan egin ohi ziren telebista programak ikusten. Telefonoak jo ondoren lagun baten ahotsak momentu horretan kalera ateratzeko nuen alferkeria gainditu zuen. Konfidantza gutxirekin jaitsi nituen etxeko eskailarak, etxetik gertu zegoen tabernarako bidea hartuz. Hobe badaezpada lehen pausuak gertu ematea, nire gorputza ez baitzen ortzadarra.

Hitz eta pitz ari ginela sartu ginen tabernan, eta konturatu gabe estroputz egin nuen eserita zegoen neska batekin. Barkamena eskatzean neskak irrifarra ederra bota zidan, kexurik gabe. Momentu hartan ikusi nituen lehendabiziko aldiz Sumatrako itsasoko urdin dirdiratsua zuten begiak, etorkizunean hainbeste alditan bainatuko nintzeneko paradisuko lasaitasunaren sarrera.

Gauak ez zuen luze iraun, bateriak nahiko justuak neuzkan eta. Baina etxerako bidean poxpolin aurpegia eta (goiko) argi pare haien irudia berriz etorri zitzaizkidan burura. Denda baten aurrean, kristalari begira, nire aurpegiaren irri ergela ikusi nuen.

Bizitza eta urtea aurrera zihoazen heinean, nik atzerako pausuak ematen nituen. Eskerrak udaberriko egunetan noizean behin Sumatrako neska ikusten nuela. Leku arraroetan gainera. Ezin nire eguneroko bizitza aldatu bere bila ibiltzeko.

Egun batean Artzai Onaren bainu publikoetan egin nuen topo berarekin. Gero Murtziarako bidea hartu behar zuen autobus batean. Beste egun batean kanposantu ondoan, beltzez jantzita. Hiltzea izango al zen bera berriz gertutik ikusteko aukera bakarra? Apostu arriskutsua zen, dedio…

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>